OINARRIZKO EKOGRAFIA EMAGINENTZAKO

2024ko 0tsailaren 24an
8:30-14 eta 16-20
Igaro -Fisioterapia eta Osteopatiako zentroa (Vitoria-Gasteiz)

EMAGINENTZAKO OINARRIZKO KURTSOA, ANESTESIKO LOKALEN MANEIUA ERDITZEAREKIN ERLAZIONATURIKO MIN PELBIKO PERINEALEAN

2024ko urtarrilaren 12an eta 26an
09:00-13:15 eta 14:30-18:45
Gurutzetako Ospitalearen Arriaga Gelan,Bilbo

EGIN ZAITEZ BAZKIDE!

AME-EEEk bultzatutako ekimenetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Zure talentua eta ideak elkartearentzako oso baliogarriak dira.

Ikastaroak

AME-EEEk antolatutako ikastaroei buruz informatu zaitez.

Ekitaldiak

Emaginei zuzendutako jardunaldi eta kongresuen inguruan informatu zaitez.

 

Argitalpenak

Haurdunaldi, erditze eta erdiondoaren inguruko artikulu eta dokumentuak.

Estekak

Beste erakunde, instituzio, aldizkari eta webguneen berri izan.

EUSKADIKO EMAGINEN ELKARTEA 

Zuzendaritza batzordearen izenean, erakundearen irudia berritzeko egin den www.matronas-Euskadi.com gure webgunera ONGIETORRIA eman nahi dizugu.

Jarduerak, ikastaro, kongresu, publikazio berrien inguruan informatu nahi zaitugu momentuoro. Bertan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizugu, edukia guztientzat interesgarria izan dadin. Zure gaitasunak eta ideiek berebiziko garrantzia baitute elkartean.

Webgunea persona profesionalen eta ez-profesionalen artean lankidetza sortzeko gunea izatea nahi dugu, emakumeei, euren familiartekoei eta gizarteari euren ideiak eta proposamenak partekartzeko komunikazio-bidea izateko. Modu horretara, emagina eta bere gaur egungo lanbidea gertuago ezagutzeko aukera bihurtuko da.

Osasun profesionalen artean, emagina da emakumearen osasunaren inguruko aholkularitza eta arreta integrala eskaintzen dion profesionala. Besteak beste, osasun sexualean, ugalkortasunean, haurdunaldian, erditzean, erdiondoan eta klimaterioan zaintzak eskaintzen ditu. Halaber, haur jaioberriaren lehenengo 28 egunetan eta edoskitzean laguntza eta arreta eskaintzen ditu.

Emaginak oso funtzio garrantzitsua du nerabezaroan, haurdunaldian, erditzean eta erdiondoan emakumeak bizipen segurua eta emozionalki pozgarria izateko zereginean.

 Hori guztiagatik, Euskadiko emaginen Elkartetik Euskadin emaiginok dugun papera aldarrikatu nahi dugu, gure lan eskumen eta esparru guztietan presente egon gaitezen. Horretarako, instituzio publikoekin, erizain elkargoekin eta sindikatuekin elkarlanean dihardugu. 

Harremanetan jarri

AME-EEErekin harremanetan jarri zure zalantzak, iradokizunak eta iritziak bidaltzeko.

Azken Berriak